Software librea euskaraz 3.0

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ira. 29a, 12:00

Harrobia lanbide heziketa zentroak software libreko tresnak dvd baten batu dauz. Software libreak eskura eta danak batera eukitea da asmoa. Hizkuntza desbardinetako tresnak batzen dabezan arren euskereak lehentasuna daukala azaldu deusku Joseba Bilbaok, proiektuaren arduradunetako batek.

Ikastetxeko ikasleen laguntzeagaz egin daben dvd-a da. Ikasleen gehien erabilten dabezan tresnak proposatu dabez. Harrobiako arduradunak dvd-a eskutan beste ikastetxe batzutara be joaten dira software librea zer dan azaltzera. 

Dvd-a edonoren eskura dago eta www.harrobia.net web orrialdean eskuratu daiteke.