Ernesto Pratek 'Orpoz orpo' bere bigarren nobelea aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 30a, 08:30

Euskal gatazlea, sexua eta erotismoa dira Ernesto Praten Orpoz orpo (Txalaparta) liburuko zutabe nagusiak. Karlos da protagonistea, ezker abertzalean inguruan dabilen gaztea. Halako baten, iges egin behar dau, eta igesaldi horretan behin eta barriz agiri da sexuagaz dituan gorabeherak.

Istorioa ez da autobiografikoa, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez, baina bere bizipenekaz lotura handia dauka. Izan be, Pratek 2008an ospa egin behar izan eban, eta ostenduta egon zan, harik eta 2012an atxilotu eben arte. Igesaldian eta kartzelan idatzi eban nobelearen zatirik handiena, baina amaitu, kalean. Denporea zelan bete ez ekiela ekin eutson idazteari. Literotura bilduman kaleratu dau Txalaparta etxeak.

Ernesto Prat Urzainki (Berriozar, 1978) arlo askotan ibili da beharrean. Skalariak taldeagaz sei urte egin zituan eta Kalapite taldeko kidea izan zan. 2009an, Pyrenaica aldizkariko mendi ipuinen IV. lehiaketan lehen saria irabazi eban, Free Peltier Little Horse-n lanagaz, eta 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Egile barrientzako euskerazko XXIII. literatur lehiaketan hirugarren saria lortu eban, Lozen izan nintzen beharrari esker. 2013. urtean atera eban lehenengo nobelea, Hiru ilargi laurden.

Osorik irakurri