Abian da Bilboko Barrea V. Umorezko Literatura eta Arte Jaialdia

uriola.eus 2014ko urr. 1a, 09:15

Gaur hasiera emango dio Bilboko alkate Ibon Aresok Bilboko Barrea V. Umorezko Literatura eta Arte Jaialdiari. Juan Bas ekimenaren zuzendariaren ondoan izango da Paco Roca komikigilea, Paco Roca, marrazkilari ibiltaria erakusketa jaialdira ekarri duena.

Eguerdian Bilboko Alkatea Ibon Aresok inauguratuko du bi aste iraungo dituen Bilboko Barrea Nazioarteko V. Umorezko Literatura eta Arte Jaialdia. Forges, Gallego & Rey eta Umore Grafiko ikastetxe arteko lehiaketak bere baitan hartuko ditu eta hiriburuko hainbat lekutan ospatuko dira, hala nola, BBK aretoan, Alondegian, Campos Eliseos antzokian, Abando eta Moyua metro geltokietan eta Erriberako azokan.

Paco Roca komikigilea izango da Paco Roca, marrazkilari ibiltaria jaialdiko erakusketako protagonista. El invierno del dibujante eta Arruga komikien egilea da Roca, eta azken komiki honen zinemarako moldaketarengatik Goya saria irabazi zuen eta beste bat 2012ko animaziozko pelikula onena izateagatik. Iaz, Los surcos del azar lanak Zona Comic saria irabazi zuen 2013ko Espainia mailako komiki onenagatik. Aurten Roca Memorias de un hombre en pijama obra berriarekin aurkeztuko da jaialdian.

 

Hona hemen egitaraua:

Urriak 1, asteazkena

12:00 Jaialdiaren inaugurazioa eta Paco Rocaren Marrazkilari ibiltaria erakusketa.

Urriak 2, osteguna

18:30 Mahai ingurua Intermon Oxfam. Bizitzazko binetak: marrazkilariak tourrean.

Txostengilea: Miguel A. Giner Pou eta Paco Roca. Moderatzailea: Pablo Rebaque.

20:00 Elkarrizketa Paco Rocari Fernando Mariaren eskutik BBK aretoan.

Urriak 3, ostirala

19:00 Bertsoa eta umorea. Maialen Lujambio eta Andoni Egañaren bakarrizketak BBK aretoan.

20:00 Goyo Jimenez Evoluzion Campos Eliseos aretoan.

20:30 Dos apellidos vascos elkarrizketa. Cobeaga eta San Jose BBK aretoan. 

Urriak 4, larunbata

19:00 Las armas del humor: salvas o balas elkarrizketa. Antonio Orejudo eta Ignacio Echevarria BBK aretoan.

20:30 Jean Echenoz eta Emmanuel Carrereren elkarrizketa. Frantsesez berehalako itzulpena BBK aretoan.

Urriak 5, igandea

19:00 Umorea eta publizitatea. Ricardo Perez eta Felix Linares Bilboko Alondegian.

Urriak 9, osteguna

19:00 Forges, 50 urte. Elkarrizketa Forgesi Joan Manuel Serraten eskutik BBK aretoan.

20:30 Lionel Shriverri elkarrizketa Laura Fernandezen eskutik. Ingelesez berehalako itzulpena BBK aretoan.

Urriak 10, ostirala

19:00 Humor America Martín Caparrós eta Juan Villororen elkarrizketa BBK aretoan.

20:30 Luis Goytisolori elkarrizketa Ignacio Echevarrearen eskutik BBK aretoan.

Urriak 11, larunbata

19:30 Julian Barnesi Bilboko Barrea 2014 sari banaketa ekitaldia BBK aretoan.

Urriak 12, igandea

19:00 Isabel Coixeten umorezko 10 sekuentzia gustukoenak Bilboko Alondegian.

 

[2014/10/01] IBAIZABAL: Bilboko Barrea 2014 Jaialdia martxan

[2014-09-16] Julian Barnesek jasoko du V. BBK 'Bilboko Barrea' saria