Indarkeria sexista

Gizon bat atzeman dute Bilbon bere bikotekide ohiarenganako urruntze agindua hautsi eta erasotzeagatik

uriola.eus 2014ko urriaren 1a

25 urteko gizon bat atxilotu dute gaur Bilbon, bere bikotekide ohiaren etxean sartzean urruntze agindua hautsi duelako; emakumea erasotu eta etxebizitzan lapurreta egin du.

Gizona goizaldeko 3:30ak aldera sartu da etxebizitzara eta bere bikotekide oihari eraso egin eta gero, diru lapurtu dio. Handik gutxira, Ertzaintzak gizona atxilotzea lortu du Atxuri kale inguruan, genero indarkeria egotzita.