Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 2, 16:00etatik 22:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Uribarrin.
Aipatutako neurriak, hain zuzen ere, Kristo kaleko 19 eta 22 zenbakietan; Matiko kaleko 33, 34 eta 35 zenbakietan; Uribarriko eskolako landan eta La Popular etxaldeko zenbaki guztietan izango du eragina. Udalaren ur-sarean behin behineko desbideratze-lanak egiteko kenduko dute da ura.
Bestalde, bihar, urriak 2, 23:00etan hasi eta biharamuneko 06:00 bitartean, gutxi gora behera, kalea ibilgailuen trafikorako itxi eta aparkalekua kenduko da Zuberoa etorbidean, Lapurdi etorbidearen eta Monasterio kalearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretik eta iragarri dutenez, Juan De Garay kalea, Giña estrada eta Bergara etorbidea izango dira ordezko bideak.
Komunikazioko armairuak kentzeko eta jartzeko garabi mugikor batek egin beharreko lanak direla eta itxiko da kalea zirkulaziorako.