Darabilbo bueltan da

uriola.eus 2014ko urr. 1a, 14:45

Udako atsedenaldiaren ostean, bueltan da Bilbon euskararen erabilera sustatzeko Darabilbo 2.0 egitasmoa. Urriko agenda ezagutzera eman dute antolatzaileek, hortaz, izena emateko epea zabalik dago.

Talde txikietan, euskaraz eta doan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera ematen du Darabilbo egitasmoak. Bilboko euskaltegien sareak Bilboko Udalaren laguntzari esker, abendura arte euskara bultzatzeko hainbat ekintza antolatu ditu.

Urrian, besteak beste, honako aukera hauek eskainiko ditu Darabilbok: kakorratz tailerra, Arte Ederren Museora bisita, baratza tailerra, Bilbo Zaharrera ibilaldi kulturala, garagardo dastaketa eta nordic walking.

 

DARABILBO - URRIKO AGENDA

IZENA EMATEKO

 

[2014/05/06] Aitor Argote: “Bilboko euskaldunak Darabilbora gerturatzea da gure nahia”

[2014/04/25] Auzoko euskara freskoa, Darabilbo 2.0 egitasmoaren jomuga