The Travelling Fayre Bilbiko Kultur Etxera helduko da beraien izaera zabal eta ibiltari espiritu horrekin. Kaleko musikari eta artistez osatutako amalgama dugu, musika estilo ezberdinak eta bizipenak fusionatuz eta partekatuz eratu dute proiektu hau eta herrialde ezberdinetatik nora ezean ibili ondoren gurean izango ditugu!
Urriaren 11n, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Bilbiko Kultur Etxean egongo dira (Urazurrutia 7, San Anton zubiaren alboan) inprobisazioz eta era askotako erritmoz goza dezagun: antzezpen-dantzak, sua, gypsi, folk-punk, rumba, dj-ak eta denon artean sor dezakeguna. EZIN DUZU GALDU AUKERA HAU!
Ikuskizuna burutzen den bitartean, txapela luzatuko dugu; jasotako diruarekin parte hartzen duten musikariei laguntza eskeini nahi zaie. Hortaz aparte, tabernan lortutako diru sarrera, Kultur-etxeko proiektu sozio-kulturalari jarraipena ematea da xede nagusia.