Urriaren 5ean, igandean, eguerdiko 12:00etan Bilboko Udal Musika Bandak bere udazkeneko kontzertu zikloaren barruan kontzertua eskainiko du Euskalduna jauregiko Auditorioan. Oraingo honetan, batutarik aintzatetsienaren aginduetara egingo du, Miguel Romea, Verum orkestra sinfonikoaren zuzendari titularra. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, BBK-ko kutxazainetan eta Euskalduna jauregiko webgunean. Lehenengo aldiz, sarrera numeratuak egongo dira.
2014 Udazkeneko Denboraldiko lehenengo kontzertu honetan, Miguel Romea Chicote madrildar zuzendaria jarriko da Bilboko Udalaren Musika Bandaren buruan. Madrilgo Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan klarineten graduatua da. Halaber, ganbara musika, piano, armonia, kontrapunto eta fuga eta konposizioko ikasketak egin ditu. Iganderako estilo oso ezberdinetako hiru laginak aukeratu ditu Romea zuzendariak. Gustav Holst-en Suite No. 1, en mi bemol obrarekin hasiko da kontzertua. Lehen atalari amaiera emateko, Peter Ilich Tchaikovsky-ren Romeo y Julieta konposizioaren obertura. Eta bigarren ataleko Modest Moussorgsky konposagilearen Cuadros de una exposición obraren 9 suiteak borobilduko ditu ikuskizuna.
Ibilbide luzea
2010az geroztik, Miguel Romea Chicote Verum orkestra zuzendari titularra da. Hauxe da Gaztela-Mantxan sortutako lehenengo orkestra sinfoniko profesionala, denboraldi egonkorra eskaintzen duena. Espainiako musikari-belaunaldi berriko gazte talentudunez osatutako orkestra hau benetako erreferentzia bilakatzen ari da, orkestra handirako XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako interpretazioengatik.