Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek bat egiten dugu deiarekin. Izan ere, osasungintza publikoa babestea guztion zeregina da; gure zergak ordaintzerakoan lehentasuna eman nahi baitiogu guztion osasuna eta bizi kalitateari. Baina egunero ikusten ari gara gure ekarpen ekonomikoak maila bereko ez diren gauzetara bideratzen direla, hala nola azpiegitura elitistak, kutsakorrak, ekonomikoki antisozialak... eta abarretara.
Pentsiodunen Plataformak hiritar guztiei zuzentzen gatzaizkie, beste pentsiodunei bereziki. Azken aldian bortizki zigortzen gaituzten arazoak sortu zaizkigu eta haiek gainditzeko saiatu beharra daukagu. Hor daukagu, adibidez, Berordainketaren neurriarekin batera gure gizartean eman den atzera pausoa: osasungintza publikoan batzuen eta besteen artean diskriminazioa itzela agertu da eta hala, askok, diru faltan, ezin dute beren osasunak eskatzen duen laguntzarik jaso.
Pentsiodunok babes sistema eta Gizarte Segurantza Publikoaren alde gaude eta lurralde honetan bizi garenontzat halaxe nahi dugu: guztiontzat, doakoa, kalitatezkoa eta euskalduna. Hori lortzea posible da arlo hau hurbiletik eta gardentasunez kudeatuz gero. Horretarako langile eta enpresarien ordainketak erabili behar ditugu eta aski izan ezean aurrekontu orokorretan aurrikusi laguntza hori. Europako leku askotan egiten den bezala.
Urriaren 4an, larunbata, 10:30ean EAEko hiriburuetan osasungintza publikoko langileekin eskuz-esku guztion interesen alde.