Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 7, hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, ibilgailuentzako kalea itxi eta aparkalekuak kenduko dira Urribarriko `C´ zeharkalekuan, Uribarri eta Izaro Mendia kaleen artean, 1. eta 9. zenbakien artean. Rikardo Arregi, Trauko eta Izaro Mendian ordezko ibilbideak ahalbidetuka dituzte.
9 eta 27 zenbakien arteko garajeetako ibilgailuek Izaro Mendia kaletik egin beharko dituzte sartu-irtenak. Loruri zeharkaleko noranzko bat itxiko da. Uribarri kalerantz doana, Uribarri kalearen eta Mirador etxaldeko bidearen artean. Irisgarritasuna hobetzeko, arrapalak egiteko, zoladura berria jartzeko eta saneamendu-sarea berritzeko okupatuko da bide publikoa.
Zorrotza
Bestalde, bihartik abenduaren 25era bitartean, gutxi gorabehera, Zorrozgoitibideko oraingo bidea kendu egingo da 15 eta 17. zenbakien artean; ibilgailuak paraleloan dagoen beste bide batetik joango dira. Oraingo bateriako aparkalekua kendu eta luzetarakoa egingo da bide berrian. Behin-behineko beste aparkaleku bat ere egokituko da okupatu gabe geratuko den aldean.
Urbanizazio lanak eta egoitza bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Deustualdea
Gainera, bihartik abenduaren 19ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Miramar bidean, 7. zenbakiaren parean. Urriaren 17ra arte kaleko aparkalekuak okupatuko dira eta zirkulazioari txandaka utziko diete pasatzen horretarako jarritako seinalistek, Miramar bideko 3aren eta Ganeta Mendiaren kaleko 2aren artean.
Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz; eta ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute. Kalea Miramar bideko 3aren eta Aranekobideko 33aren artean egingo diren urbanizazio lanak egiteko okupatuko da.