Garellano inguruan, Egia jenerala luzatuko dute urbanizazioa bide-sareari lotzeko asmoz. Gurubai kalean goranzko erraia zirkulaziorako kenduko da, Perez Galdos kalearen eta Montevideo etorbidearen artean; eta Perez Galdos kalean, goranzko erraia kenduko dute Luis Briñas eta Gurtubai kaleen artean.
Zirkulazio aldaketak biharko, urriak 8, eta osteguneko, urriak 9, gauean hasiko dira; eta Bilbao Ria 2000 sozietateak burutu beharreko obrek iraun bitartean- bi hilabete gutxi gorabehera- iraungo dute.
Ur mozketa Olabeagan
Bestalde, bihar, urriak 8, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua eten egingo da: Olabeagako San Nikolas kalean, Urgozo kalean, Olabeagako kaian, Trokabidean, Dike kalean, Ventoso bideko 46 zenbakitik 52ra, Montevideo etorbideko 50 zenbakian (gasolindegia), Alfonso Txurrika kaiko 3 eta 5 zenbakietan eta Olabeaga aldapako 14an.
Udalaren ur-sarea konpontzeko kenduko da ura.