Urriaren 6an (astelehena) hasi eta 12ra bitartean (domeka), Bilboko Udaltzaingoak kanpaina bi egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.
Hala, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte, gidatzeko orduan eskuko telefonoaren eta beste gailu elektroniko batzuen (GPSak kasurako) erabilera zaintzeko eta kontrolatzeko. 2014an egindako kanpaina bietan Bilboko Udaltzaingoak 28 kontrol egin zituen, emaitza hauekin:
• Kontrolatutako ibilgailuak: 16.107
• Egindako salaketa-kopurua: 70 (guztien % 0,43), honela banatuta:
- Eskuko telefonoa erabiltzeagatik: 55
- Bestelako arau-hausteengatik: 15
Era berean, merkantziak garraiatzen dituzten ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berezia hasi zen atzo, euren jarduera Trafikoaren Legean eta Garraioa Antolatzeko Araudian ezarritakoarekin bat etorrita burutu dezaten.
Kanpainak helburu bi ditu. Trafiko Legeari dagokionez, Udaltzaingoak alderdi hauek begiratuko ditu: gidariak eramandako ibilgailuaren araberako gidabaimena edukitzea; asegurua indarrean egotea; eta ibilgailuaren baldintza tekniko egokiak edukitzea, esate baterako, IAT gainditu izana, karga behar bezala ipinita edukitzea, argiak ondo ipinita edukitzea edo gurpilak behar bezalako baldintzetan edukitzea.
Bestalde, merkantzien garraiorako erabiltzen diren ibilgailuek Garraioa Antolatzeko Araudian ezarritakoa beten duten ala ez kontrolatu eta zainduko du Udaltzaingoak. Hiru dira egiaztatu beharreko ezaugarriak:
- Garraio-jarduera burutzeko baimena, gidatzeko denborak eta takografoan markatutako atsedenaldia.
- Gidariaren gaitasun profesionala.
- Merkantzien garraioaren baldintzak betetzea: produktu galkorrak, izoztuak, etab.
Urtean zehar, guztira, 10 kontrol egin zituen urteko bi kanpainatan. Hona hemen haien emaitzak:
• Kontrolatutako ibilgailuak: 84
• Egindako salaketa-kopurua: 5 (guztien % 5,95), honela banatuta:
- Gidabaimenik ez edukitzeagatik: 1
- Zirkulazio-baimenik ez edukitzeagatik: 1
- IAT egin gabe edukitzeagatik: 12
- Garraio-txartelarekin lotutako salaketak: 1