BAD Jaialdiaren XVI. edizioa urriaren 22tik azaroaren 2ra arte izango da jada ohikoak diren eszenatokietan, BilbaoArte, La Merced, Sala Rekalde, La Fundición, Muelle 3, Guggenheim Museoko auditorioa, Bilborock, Deustuko kiroldegia eta Arriaga antzokian.
Nazioarteko programazioari dagokionez, BAD-ek, Europa mailako antzerki dokumentaleko lan garrantzitsuenetako bat programatu du, Italiako antzerki garaikideko artista garrantzitsuenetakoa den Pippo Delbono italiarraren `Racconti di Giugno´ Guggenheim Museoaren auditorioan, urriaren 28an, arratsaldeko 19:00etan.
“Racconti di Giugno”, Pippo Delbonok (Varazze, Italia, 1959) sortutako bakarkako lan bakarra da. Bertan bere bizitza aztertzen du, familiarekin, maitasunarekin eta antzerkiarekin erlazionatuta; konfidentziaren eta konferentziaren erdibidean, ikus-entzuleekin partekatzen du bere bilaketa existentziala eta antzerki munduari dagokiona, eta hori, bizitzeko arteari buruzko ez ohiko lekukotza da. Delbono, nazioarteko lehiaketa handietan sarritan ikusi dugun egilea da, Malagan (Espainia) edo Avignonen (Frantzia), adibidez, eta bere lanak Italiako antzerkiaren zaharberritzea erakusten du, apustu ausarten bitartez. Zine eta antzerki antzezlea da baina, beste ezer baino gehiago, antzerki eta opera zuzendaria. 2009an Antzerkiaren Europa Saria lortu zuen.
Egitaraua
Urriak 28, asteartea
19:00 Pippo Delbono italiarraren “Racconti di Giugno”, Guggenheim Museoaren auditorioan.
Urriak 29, asteazkena
Playgrounden (Xavier Bobés) “Monstruos” lanak leku kopuru mugatua duen ikuskizunak bi emanaldi izango ditu.
Urriak 31, ostirala
21:30 “Carmen: Shakespeare Acto 1” lanaren Euskadiko estreinaldia, La Merceden.
Azaroak 2, igandea
20:30 “El futuro empezó ayer” lanaren erabateko estreinaldiak emango dio amaiera jaialdiari, La Merceden.