Harramazka gazte elkartearen aurkezpen jaia egingo dute arratsaldean

uriola.eus 2014ko urr. 9a, 08:49

Ernai Gazte Antolakundeak Harramazka elkartea martxan jarri zuen Aste Nagusirako, abuztuaren 16tik 24ra bitartean. Orain, aurkezpen jaia egingo dute bere erabilera urte osora zabalduz.

Aurtengo Aste Nagusian jaio zen Harramazka elkartea. Abuztuaren 16tik 24ra bitartean, bokatak, errazioak, musika euskalduna eta jai giroa nagusitu ziren bertan. Oraingoan, elkartearen aurkezpen jaia iragarri dute.

Gaur, urriak 9, izango da. 19:00etan, luntxa egongo da Barrenkale kaleko 12. zenbakiko lokalean. Ondoren, 19:30ean, Meren kantutorearen saioa; eta bukatzekop, 20:30etatik aurrera, trikipoteoa.

Ernaitik jakitera eman dutenez, espazio hau bileretarako erabiliko da hemendik aurrera eta gainera, bi ostegunero behin, eskaintza formatibo edo kulturala egongo da bertan.

[2014/08/16] Harramazka gazte elkarteak gaur irekiko dita bere ateak