Hiri asko bere baitan proiektuaren bosgarren lana: ‘Garabiak’

Erabiltzailearen aurpegia Hiri asko bere baitan 2014ko urr. 8a, 16:00

Obrak gai unibertsala jorratzen du: hirien hazkundeari buruzko gogoeta, eraikinak zerurantz luzatzeko temaren inguruko hausnarketa.

Hiri askobere baitan proiektuak aurrera darrai eta hemen aurkeztera gatozen bosgarren obrak ‘Garabiak’ izenburua du. 

Bertan hirien hazkundeari buruzko gogoeta pizten saiatu gara, gure erara, ondorengo galderei erantzuna topatu nahirik: Zertarako garabiak? Zergatik? Zer egiten dute gure hirian? Zer dira?

Argazkia Uribarrin aterata dago (2. barrutia) eta musika, beste behin ere, estilo sailkaezinekoa du, testuaren irakurketa dramatizatua inguratu eta borobiltzen duena.

‘Garabiak’ ikusi, irakurri eta entzuteko, egin klik hemen.