2014/10/15 19:00 - 21:00

Asanblada

Bilbo Irabaziz hautagaitza herritarra - Asanblada deialdia

San Franziskoko Gizarte Etxea (Mariaren Bihotza plaza) , Bilbo

Maiatzeko udal hauteskundeei begira, jakin minez jarraitzen gabiltza estatu mailan antolatzen ari diren herritarren hautagaitza ezberdinak (Guanyem Barcelona, Ganemos Madrid, Ganemos Sevilla, e.a.).

Bilboko hurrengo herri-hauteskundeetara begira, honako deialdia egiten dugu guztion artean hautagaitza herritarra sortzen hasi ahal izateko, ondorengo printzipioetan oinarrituta: partehartze irekia, horizontaltasuna, parekotasuna eta aniztasuna.

Nork egiten du deialdia?

Zenbait lagunek (horietako batzuk herri-mugimenduko, alderdi politikoetako, auzo elkarteetako eta abarreko kideak) ekimenak interes nahikorik zeukan ikusteko deitutako bi bilera ez-publikoak egin ostean (lehena 10 lagunekin, bigarrena 64), honako deialdia egitea erabaki dugu prozesua oinarrietatik eta parte-hartzailea izan dadin (eratze prozesua, programa edukien sorkuntza, e.a.).

Nori zuzentzen zaio deialdia?

Mundu guztiari irekitako deialdia da. Bertan kolektiboki antolatuta dauden pertsonak (gizarte mugimenduetan, auzo elkarteetan, alderdi politikoetan edota bestelako taldeetan) zein antolatu gabeko pertsonak biltzea espero dugu.

Zertarako dei egiten da?

Herritar guztiei irekita dagoen hautagaitza herritarrerako prozesua hasteko eta lan plangintza zehazteko.

Non eta noiz?

Hilak 15, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara San Franziskoko Gizarte Etxean (Bilboko Mariaren Bihotzaren plaza).

Zein izango da gai-ordena?

  • Aurkezpena eta egutegi proposamena
  • Talde-namika: Zergatik egin hautagaitza herritarra Bilbon? (Aukerak / Zailtasunak)
  • Zein hiri eredu nahi dugu Bilbon?
  • Bateratze-lana
  • Lan-taldeak sortzeko proposamena
  • Itxiera

Besterik gabe, bileran parte har dezazun espero dugu, elkarrekin lan egin eta masa kritiko nahikoa sortzeko. Deialdia ahalik eta gehien zabaltzea eskertzen dugu