Emanaldiaren bidez, 365 Jazz Bilbao 2014 zikloko aretoetako kontzertuen denboraldiaren bigarren zatiari hasiera emango zaio. Bilbao 700 fundazioak antolatzen du, zilko honetan askotan saritutako Oakland-eko artista goiztiar honekin gozatzeko aukera emango duen programa. Esandakoaren arabera, "benetan zur eta lur uzten ditu entzuleak" eta tronpetaz "kantatu ere egiten duela". Azken aldi honetan jazzak eman duen talenturik originalenetakoa da. Akinmusirek, Bilbon, Blue Notek editatutako bere azken diskoa, ‘The imagined savior is far easier to paint’, aurkeztuko du, aurreko beste proposamen batzuekin batera; hauek testuraz, instrumentalizazioz eta lengoaiaz beteak egonik.
2014ko edizioaren lehen zatia otsailetik ekainera egin zen, izen handiekin. Denboraldia Tigran Hamasyan pianista armeniarrak ireki zuen otsailaren 4a, eta ondoren Gregory Porter Kaliforniako abeslari bikaina (martxoaren 12a), Roy Hargrove tronpeta-jotzailea (apirilaren 23a) eta Terence Blanchaurd Luisianako tronpeta-jotzailea, konpositore eta moldatzailearen (maiatzaren 27a) txanda izan zen. Denboraldiko bigarren zatia bihar, urriak 15, hasiko da eta Bilbora etorriko da Estatu Batuetako Ambrose Akinmusire tronpeta-jotzailea (urriaren 15a). Bestalde, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) oso kontzertu bereziak emango ditu Kurt Elling gonbidatuarekin batera azaroaren 6a eta 7an.