Astikako jaiak, Astika ezagutzeko aukera

uriola.eus 2014ko urr. 10a, 14:59

Bilbo eta Erandio artean dago Astika, askorentzat leku ezezaguna. Aurten, bigarrenez antolatu dituzte hiru eguneko jaiak. Bertaratzeko ez da autorik behar, Bizkaibusa edota Astika Vanean joan-etorria egin daiteke.

Ibilbide laburra dute Astikako jaiek. Izan ere, iaz arrakasta handiz hasitako bideari aurten emango diote jarraipena. "Familia giroko jaiak" direla dio jai batzordeko Manzak: "Denok elkar ezagutzen dugu".

Astikarren jaia, bigarren urte honetan, "zabaltzea" da batzordearen helburua. "Bilbotik hurbil bagaude ere, ia inork ez duelako Astika ezagutzen". Horretarako, jaiak "ondo antolatu", ekitaldiak "ordenatu" eta jendarteratzea erabaki dute. Bertaratu nahi dutenei erraztasunak emateko, furgoneta batek, doan, egingo du Deustu eta Astika arteko bidea. Astika Van zerbitzua da, jai batzordeak eskaintzen duena 22:00, 00:00 eta 02:00etan.

Egitarauaren barruan denetik aurki daiteke, besteak beste, ez da faltako jateko ona, "etxekoa", eta musika ona, "hip-hopa eta rock and rolla".

 

 

ASTIKAKO JAIAK 2014

 

Urriak 10 ostirala
19:00 Pregoia eta txupina
20:00 Barbakoa mundiala
21:00 Astika Sound Festibala 2.0: Ni nago + Juza + Dr. Bravo + MK Soldierzz + La Medicina...
More Jaia
Agi

Urriak 11 larunbata
09:00 Fruta freskoa gozaltzeko
13:00 Jokoak umeak ez direnentzako
15:00 Bazkari Herrikoia
18:00 Kantautoreak
21:00 Mad Astika! + Undecimo Mandamiento + Toni Metralla y Los Antibala + Los Tupper + The Momento No
Uncoverer...

Urriak 12 igandea
09:00 Fruta freskoa gozaltzeko
12:00 Txokolatada
18:00 Jaien bukaera