Aurreko greba egunetan bezala, manifestazio bat eginen dute goizeko hamarretan EITBren egoitzatik (Basurtuko Kaputxinoetatik), Sabino Arana etorbidea eta Gran Viatik barrena Foru Jauregira iritsi arte. Jauregiaren aurrean kontzentrazio bat eginen dute.
24 orduko greba egunak urriaren 6ean hasi ziren, datorren astelehenekoarekin, hirugarren greba eguna beteko direlarik. Era berean, sindikatuek datozen egunetarako, urriak 13, 15, 20, 21, 23 eta 24, egindako deialdiak mantentzen dituzte, urriaren 27tik aurrera greba mugagabeari paso egingo diotelarik.
Datorren astelehenean, sindikatuak UGT sindkikatuaren arabera, Diputazioak sinatutako akordioa sinatzea eta Bizkaibus kudeatzen duten enpresek hau praktikan jarri behar dute: “Sindikatuok ez dugu greba egunik bertan bera utziko Diputazioak pasa den urteko urrian adostutako akordioa bete arte eta, enpresa kudeatzaileek akordioa praktikara eramateko konpromisoa hartu arte”.
Diputazioarekin bilduko dira goizeko 11:00etan. Hurrengo egunean, urriak 14, Foru Aldundia Bizkaibuseko lineak kudeatzen dituzten bost enpresekin bilduko da.
Urriaren 1ean Bizkaibuseko lan batzordeak Bizkaiko Diputazioarekin izandako azken batzarraren harira, LAB sindikatuko Iker Bergaretxeren arabera, "Diputazioak ez du sartu nahi izan Bizkaibusen dagoen sakoneko arazoan, ezta beraiek sortutako konfliktoari irtenbideak bilatu, batzar guztian konfliktoa konpontzeko sindikatuak exigitzen ditugun puntuen dokumentua baino ez baitu eskatu". Era berean, LABen ustez, "ezgaitasun eta borondate politiko ezak bizirik dirau".