Zabalik dira Bilboko sei Gazteguneak

uriola.eus 2014ko urr. 10a, 10:00

500dik gora jarduera ludiko edo sormen-mailako eskainiko dituzte Gazteguneek 2014-15 ikasturtean.

Deustu, Kastaños, Otxarkoaga, Begoña, Irala eta Zorrotza dira zerbitzu hori emango duten sei barrutiak. Gazteguneak gaur hasi eta ikasturte osoan egongo dira zabalik, martitzenetik barikura, 17:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan 17:00etatik 20:30era bitartean.

Gaur arratsaldean erakunde adjudikaziodunek Gazteguneak zabalduko dituzte. Aldaika, Gozaldi, Tendel, Eragintza eta Gure Lurra dira gizarte eta hezkuntza arloko espazio horiek gestionatuko dituzten elkarteak. Irabazi asmorik gabeko elkarteak dira denak eta esperientzia handia dutenak hezkuntzaren arloko aisialdian.

500dik gora jarduera eta 20.000 gazte

2014-15 ikasturterako 500dik gora jarduera ludiko edo sormen-mailako eskainiko dituzte Gazteguneek. Balioak sendotzeko jarduerak ere egingo dira, hala nola, genero-indarkeriaren aurka kontzientziatzekoak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edota aniztasunean bizi ahal izatea finkatzekoak. Ikasturtean zehar Gaztegune bakoitzak bere barrutia dinamizatzeko elementu moduan eragina duten jarduerak jorratuko ditu.

Gazteak eurak dira gazteguneetako protagonistak eta euren gustu edo interesen arabera proposatzen dituzte jarduerak, esperientziak trukatzen dituzten programazioaz ondo pasatzen dute.

Gizarte eta hezkuntza-arloko profesional gazteek dinamizatzen dituzte gazteguneak. Dinamizatzaileek biltzen dituzten gazteek egindako proposamenak eta horiek burutzeko laguntza ematen dute. Gainera, gizarte-sareetan eta beste bitartekoen bidez horien zabalkundea egin edo informazioa ematen dute.

2013-14 ikasturtean, 500dik gora jarduera egin zituzten sei udal gazteguneek, hiru arlotakoak gehienbat:

Sormena: gazteen sormena tailer artistikoen, dantzaren. Musikaren, eskulanen, birziklatzearen eta abarren bidez bultzatzeko ekimenak.

Autonomia: eguneroko jardunean moldatzeko tailerrak: sukaldaritza, zaintza pertsonala,osasuna…

Aisia: taldea eta pertsonen arteko harremanak giro ludikoan, jaien, txapelketan, irteeren eta abarren bidez bultzatzeko tailerrak

Sei gaztegune sei barrutitan

- Deustukoa, Udaltegian (Agirre Lehendakariaren etorb. 42)

- Begoñakoa, Udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo k. 2)

- Zorrotzakoa, Fray Juan k. 33an

- Otxarkoagakoa, Udaltegian (Pau Casals k. 19)

- Uribarrikoa, Udaltegian (Moraza pl. 4-A)

- Iralakoa, Udaltegian (Aranako Txara plazan)

Gainera, gazteguneetan aukera asko dituzte ondo pasatzeko: liburuak, filmak, hitz egiteko espazio erosoak, bideo-jokoak, mahai-jokoak, futbolinak, billarrak, ping-pong mahaiak, arte plastikoetako materiala, karaokea, artisautza, sukaldaritzako gaiak eta internetera sartzea ahalbidetzen duten ordenagailuak.

2013-14 ikasturtean 20.134 gaztek hartu zuten parte gazteguneetan. %62 mutilak, 15-17 urtekoak %37, eta 12-14 urtekoak %62.

Parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, ezta kuotarik ordaindu behar ere. Interesatuta dauden gazteak dagokien gaztegunera joan daitezke beste barik.