Grebalariei babesa agertzeko Askegunea

Urtzi Martinez eta Jon Telletxeak herriarengandik jasotako babesa eskertu dute

uriola.eus 2014ko urr. 13a, 09:34

Grebalariak Aske plataformak atzo argitaratutako bideo batean, Urtzi eta Tellek eskerrak ematen dituzte "hilabete luze hauetan herritarrengandik jasotako babesagatik". Biak Basauriko espetxean daude eta haiekin batera atxilotutako beste bi gazteak aske utzi zituzten larunbatean bertan.

Jendetza hurbildu zen larunbatean Deustuko Done Petri plazara Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariei elkartasuna agertzera. Hirurak aldera atxilotu zituzten, plazako kioskotik jaitsi zirenean.

Bi gazteek eskerrak eman nahi izan dizkiete Askegunera gerturatutako herritar guztiei eta prozesuak iraun duen bitartean alboan izandako lagun guztiei.

Atxiloketaren momentuko iruditan