Basurtu-Kastrexana errepideko lanak
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 14, hasi eta hiru hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Basurtu-Kastrexana errepideko 172 eta 186. zenbakien artean.
Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro oinezkoek bidea libre izango dute. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Uriko auzo guztiak hobetzeko 2012-2015 auzokide planaren barruko obra da hau eta oinezkoen aldeak hobetzeko egingo dute.
Lanak Montserrateko Andra Mariren kalexkan (Irala)
Era berean, bihartik hasita eta hiru hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Montserrateko Andra Mariren kalexkan. Hemen ere, une oro bidea libre egongo da oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz. 2012-2015 Auzokide Planaren baitako obra izango da saneamendu, hornidura eta argi publikoaren sareak berritzeko.
Iturribide eta Zabalbide
Gainera, bihartik 2015eko martxoaren 27ra bitartean, gutxi gorabehera, errei bat okupatuko da Zabalbide kalean, Iturribide kaleko eskaileren parean. Espaloia moztu eta aparkalekuak erreserbatuko dira Zabalbide kaleko 41.zenbakian eta Iturribide kalerako eskaileren parean; baita, Iturribide kaleko 95. zenbakiaren parean ere.
Ibilgailuen zirkulazioa librea izango da une oro eta oinezkoentzako behin behineko pasabideak egokituko dira. Bide publikoaren okupazioa, Iturribide Zabalbiderekin lotuko duen igogailua eraikitzeko lanek eragingo dute.
Ur mozketa Azurlekun (Santutxu)
Bukatzeko, bihar, urriak 14, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Azurleku auzoko 14. zenbakitik 17ra. Auzo horretako 17an ixteko giltza bat aldatzeko kenduko da ura.