Hamairu urteko ibilbidearen ostean, Uribarri eta San Frantziskoko Gau Eskolek ikasturte berri bati ekingo diote gaur. Eskura dituen baliabideak eskasak izanagatik, proiektua pratehartze eta prestigioan hazten ari da. Eskariari ezin erantzutearen beldurrak baina, ez ditu antolatzaileak kikiltzen eta herritarrak euskara ezagutu eta erabiltzera animatzen jarraitzen dute, eskaintza berriak egitearekin batera.
Beste ikasturte batez, doako euskara klaseak emango dira Bilboko Uribarri eta San Frantzisko auzoetan. Azken urteotan bezala, Uribarrikoak astelehen eta asteazkenetan izango dira Artxandape Ikastolan (Anselma de Salces kalea, 1bis, 48007 Bilbo) eta astearte eta ostegunetan San Frantziskokoak, Miribilla eskolan (Vitoria-Gasteiz kalea, 5. 48003 Bilbo). Biak arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara luzatzen dira.
Egonutan antolatzaileak (Palanka euskara elkartea, Hitz Ontzi eta GITE-IPES) jasotzen ari diren dei eta email andana ikusita, aurkezpen eta matrikula egunetan (urriak 13 Uribarrin eta 14 San Frantziskon) aurreko urteetan baina jende gehiago espero da, eskaria azken boladan jasaten ari den gorakada sendotuz. Hainbesterako, ezen San Frantziskoko kasuan lehen aldiz “berbalagun” proiektu bat martxan jarriko baita eskariari hobeto erantzuteko eta maila ezberdinetako ikasleei ikaslelatik kanpo euskararen ezagutzan eta erabileran sakontzeko aukera emateko.
Azken finean, Gau Eskolek islatzen baitute euskara bere horretan helburua baino, tresna bat dela perfil guztiz ezberdineko jendea (euskara galdutako euskaldun zaharrak, jubilatuak, baliabide gabeko gazteak, euskal kulturara hurbildu nahi duten migratzaileak,...) elkar harremanetan sartzeko eta auzoari begirako dinamika positiboetan enrolatzeko. Hauxe izan zen EHUko irakasle eskolako Gizarte Hezkuntzako talde bat proiektua aztertzera animatu zuen ezaugarria, eta horixe da era berean, auzoaren biziberritzean eragiten ari dena.
Aurkezpena eta matrikula urriaren 13 eta 14an.