Bihar asteartea arratsaldeko 19:30ean La Bolsan mahai ingurua izango dugu, arratsaldeko 19:30ean, non alorreko zenbait lagunek beren gogoeta plazaratuko duten. Hala nola, Alicia Otxandategi programatzaile bezala; Ane Zabala ikusle eta antzezle gisa; Agus Perez ikusle moduan; Mikel Martinez profesional bezala; eta Josu Torre antzerkizalea solasaren gidari moduan. Mahai inguruaren ondoren, Badut Klown taldekoek beren hausnarketa berezia egingo dute bertan entzundakoaz.