Bidebarrietako Liburutegia, poesiarekin duen urteko hitzordu nagusia antolatu du beste behin.
Urriaren 22ra arte, hitzorduak hogei egile baino gehiago bilduko ditu, hitzaldietan, errezitaldietan eta liburuen aurkezpenetan. Horien guztien ardatz nagusia, aurten, mundu hobea eta zuzenagoa lortzeko tresna gisa bere burua aldarrikatu nahi duen poesia izango da.
Egitaraua
Urriak 17, ostirala
19:30. Versos para un mundo mejor, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poesia errezitaldia
Urriak 18, larunbata
19:30. Joan Colomo kantautorearen kontzertua.
Urriak 19, igandea
19:30. Galatea taldearen Bronca Poetica poesia-musika ikuskizuna.
Urriak 20, astelehena
19:30. Poesia errezitaldia Elena Medel, Gabriela Wiener, Erika Martinez, Maria Eloy-Garcia, Pilar Adon eta Cristian Alcarazen eskutik.
Urriak 21, asteartea
19:30. Memorias poesia errezitaldia, Juan Carlos Mestre, poeta eta artistak; zein Isabel Cadenas Cañon poetak eskainita.
Urriak 22, asteazkena
19:30. Caminando con Antonio Machado poesia errezitaldia emango du Jose Sacristanek. Sarrera 10 euro eta leku kopuru mugatua.
Urriak 25, larunbata
20:00. Bertsolariak eta glosadoreak, kantuan. Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Oihana Bartra, Carles Belda, Mireia Mena eta Joan Garriga. Aurkezlea: Ainhoa Aranburu. Bilborocken.