Darabilbo 2.0 ekimenak ibilbide oparoa egin du euskalduntze bidean diren hainbat pertsonei hainbeste tailer eta ekimen antolatuz. Etengabeko berriztapena eta sormena lagun, oraingoan ere baratze tailerra antolatuko dute urriaren 18an goizeko 11:00etan Deustuko gazte lokalean (Luzarra kalea 1). Bertan, elikadura burujabetza, konpostajea, landare aromatikoak eta baratzeari buruzko beste hainbat teknika izango dira hizpide. Marrubi landaretxo bat eramateko aukera ere emango dute, eta bide batez, etxeko hondakin organikoa (begetala ez sukaldatua soilik) bertan uzteko aukera ere.
Tailerra euskara hutsean izango da eta aurretiaz izena eman beharko da webgunean.