Itsas-merkatari eta itsasgizon ezberdinen esfortzuak ez du 'Evaristo Churruca' mantentzeko balio izan. Proposamen ugari egin dizkiote Portuko Agintaritza, zein Itsas Museoari; besteak beste, arrezife artifizial bat bihurtzea. “Itsasoko pertsonek” azaltzen zutenaren arabera, Bilboko Portuko itsas historia mantentzeaz gain, landarediarik eta itsas animaliarik ez dagoen gune baten kontserbaziorako bultzada suposatuko luke.
Portuko Agintaritzak eta Itsas Museoak hartutako erabakiak aurrera jarraituz gero; atoiontzia desegin eta argazki fitxategia izango da 'Evaristo Churruca'-ren oroimen historikoa mantentzearen arduraduna.