Gexan kantu ikasle izandakoa, gaur egungo oboe ikaslea da BilbaoMusikan, eta bere eskaera izan da biharko errezitaldia ematea; proposamena "pozaren pozez" onartu dute. Programak Rachmaninov, Tchaikosvky, Tosti, Mozart, Rossini, Bellini eta beste musikagile batzuen lanak uztartuko ditu.
Gauzak horrela, Gexan Etxabek jarriko dio ahotsa errezitaldiari eta Iñaki Belasko egongo da pianoan. 60 minutuko emanaldia izango da 19:00etatik aurrera BilbaoMusikaren egoitzan dohainik ikusi ahalko dena, Sorkunde kaleko 8.zenbakian.