Foru Liburutegia barrutik: ate irekiko jardunaldiak

Urriaren 23 eta 24an, ostegun eta ostiralean, 10:30etatik 19:30tara, Foru Liburutegia barrutik ezagutzeko aukera egongo da ate irekiko jardunaldien bidez.

• Urriaren 23 eta 24an, 10:30etatik 19:30etara, etengabe, orduro (11:30, 13:30, 15:30, 17:30 eta 19:30etan gazteleraz; 10:30, 12:30, 14:30, 16:30 eta 18:30etan euskaraz).
• Bisita bakoitzean gehienez sei pertsonek hartuko dute parte.
• Bisita, 45 minututakoa, sarreran hasiko da, eta kristalezko kubora ere (liburuen biltegira, alegia) sartuko da.
• Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela eraman behar izango da. Zorro, motxila edota bolumen handiko antzeko objekturik eramango dutenek sarreran utzi behar izango dituzte, egokitutako armairu batetan.
• Izena eman ezazu orain Foru Liburutegira bertaratzen, telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net). Erreserbak hurrenkeraz egingo dira.