Mosaiko erraldoia egingo dute Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen alde

uriola.eus 2014ko urr. 16a, 10:02

Gure Esku Dago ekimenak azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia egiteko deia zabaldu du Euskal Herriak ere erabakitzeko eskubidearen alde abian duen ehuntze lana erakusteko.

Hainbat dira Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko ekintzak. Ezagunena, ekainaren 8an 150.000 lagunek eskutik hartuta Durango eta Iruñea batu zuen giza kate erraldoia izan zen. Halaber, irailaren 13an Kataluniako Diada eta Eskoziako erreferendumari atxikimendua emateko hitzordua antolatu zen Bilboko Plaza Barrian.