Joseba Sainz de Murieta, unean uneko egoeraren araberako argazkiak

uriola.eus 2014ko urr. 16a, 08:45

Txikitatik, bere osaba bati esker hasi zen Joseba Sainz de Murieta argazkigintzarekin “korapilatzen”. Badira jada 30 urte.

Unearen arabera aldatzen dira bere argazkiak. Udan, esaterako, mendiak eta paisaiak erretratatzen ditu. Ostantzean, etxean estudioa muntatzen duenean, “kontzeptualera” jotzen du eta argiekin esperimentatzea gustuko du. “Nire egoeraren araberako argazkiak egiten ditut”, dio.

Zuri-beltza maite du Joseba Sainz de Murietak. Atera ostean, argazkiak ahalik eta gutxien ukitzen saiatzen da. “Asko ikasten dut eta egunero ikasten dut, gainera. Teknika menperatzeak jolasteko askatasuna ematen dit”. Bost erakusketa izan dira bere lanen lekuko, Flickr eta bestelako argazki-plataformak edota sare sozialak bezalaxe. “Konpartitzeko bide ematen dute, bestela argazkiak esparru pertsonalean geratzen dira”.

 

www.flickr.com/photos/sebotas007