Oihana Bartrak parte hartuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan

uriola.eus 2014ko urr. 16a, 09:05

Urriaren 19an, domekan, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Gautegiz-Arteagan. Frontoian izango da saioa, 17:30ean.

Bigarren kanporaketa honetan Oihana Bartra bilbotarrak parte hartuko du Aitor Arrutia Azkueta, Inazio Vidal Gurrutxaga, Itxaso Paia Ruiz, Josu Landeta Egurrola eta Lander Ibarluzea Bikandirekin batera.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Sei bertsolariak udaberriko eskualdeetako txapelketetatik  sailkatu dira. Aitor Arrutia Enkarterri/Ezkerraldea eskualdeko txapelduna da, eta Oihana Bartra Hego Uribekoa. Beste laurak puntuazioz sartu dira Bizkaiko Txapelketara.

Kanporaketetan bertsolariek egin beharreko lanak

• Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso

• Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso

• Puntua emanda bertso bi zortziko txikian

• Kartzelako lana: gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira.

Sarerrak

Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude:

Alde batetik, www.bertsosarrerak.eu webgunean eskura daitezke. Hasieratik egongo dira kanporaketetako eta finaleko sarrerak salgai, eta asteek aurrera egin ahala jarriko dira finalaurrekoetakoak.

Aurten saio guztietarako bonoa (finala ez dago barne) erosteko aukera egongo da. Bonoa www.bertsosarrerak.eu helbidean bakarrik eros daiteke.

Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak saioa hasi baino ordu bete lehenago zabalduko dira.

[2014/07/30] Oihana Bartra: “Azken urteetako bertso-final onena izan daiteke”

[2014/05/05] Oihana Bartrak irabazi du Hego Uribeko Bertsolari Txapelketako finala