Sarrerak opari BAD jaialdirako

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2014ko urr. 16a, 08:20

BAD 2014, plan, artista eta jomuga berriekin aurkezten da. Bereiztutako bi programazio ildo izango ditu jaialdiak: euskal sorkuntza berria eta nazioarteko programazioa. Datutan: hogei konpainiak erabateko zazpi estreinaldi eskainiko dituzte, eta beste horrenbeste ikuskizun lehen aldiz ikusi ahal izango dira. DARABILBO ekimenak bi ikuskizunetarako sarrerak banatuko ditu.

‘Salto’ (10 sarrera)

La Merced urriak 23 (21:00)
METROKOADROKA & J.B. PEDRADAS
Euskadi
60 mins | Antzerki Berria | Euskara


Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena.
Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko gonbitea.

Izena eman

 

 

‘Magia Sinpatikoa’ (10 sarrera)

La Merced urriak 24 (21:30)

HORMAN POSTER
Euskadi / Senegal

60 mins | Dantza-Performance | Euskaraz, ingelesaz, gastelaniaz, wollofaz eta frantsesaz


Gaitasun mimetikoa besteen antzeko izateko konpultsio magikoa besterik ez da. W. Benjamin Umetxoak lez sorgindu gaituzte historia horrela izan delako kontu horrekin. ‘Magia Sinpatikoa’ europearroi dagokigun historia kolonialari begirada bat da. Cliché-en bitartez kuadro bat, paisaia bat eraikitzen dugu, nondik XXI. mende hau arroztu eta ber-ezagutu dezakegun.

Izena eman