Euskal literaturako klasikoak rap doinuen laguntzaz

uriola.eus 2014ko urr. 17a, 10:25

Etxepare Rap emanaldiak rap estiloan kantatutako olerki klasikoak biltzen ditu. Imanol Epelde zarauztarraren proiektua Okela sormen lantegian ikusi eta entzuteko aukera izango da. 

Imanol Epeldek bere ikasleak XVI. mendeko literaturara erakartzeko asmoz sortu zuen Etxepare rap, eta duela gutxi blog batean bildu ditu moldatutako olerkiak: "Gaztetxoek arreta jartzeko bide onenak dira irudiak eta musika".

Hamar abestirekin euskal literaturaren historiaren lerro nagusiak azaltzen ditu Epeldek. Mende bakoitzeko poesia sorta bana, bideoren batekin lagunduta.

Gaur, urriak 17, Okela sormen lantegian eskainko du Imanol Epeldek Etxepare Rap ikuskizuna.

Data: Ostirala, 2014-10-17
Herria: Bilbo, 18:00etan
Lekua: Okela sormen lantegia

OKELA sormen lantegia
San Frantzisko kalea 11 behea
944 987 897
okela.lantegia@gmail.com
www.facebook.com/okelalantegia