Espaloi okupazioak eta ur mozketak bihar Bilbon

uriola.eus 2014ko urr. 20a, 10:12

Saralegi plazan espaloia okupatuko dute eta Plaza Barrian oinezkoen eremuaren zati bat. Bestalde, Santutxu eta Uribarriko zenbait kaletan ur mozketak egingo dira.

Espaloiaren okupazioa Saralegi plazan

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 21 hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia okupatuta egongo da Saralegi plazako 8. zenbakiaren parean. Bidea une oro libre egongo da oinezkoentzat eta esparru publikoa lorategia egiteko okupatuko dela azaldu dute.

Oinezkoentzako eremuaren okupazioa Plaza Barrian

Bestalde, bihartik hasita eta bi hilabetez, gutxi gorabehera, oinezkoen eremuaren zati bat okupatuko dute Plaza Barrian. Lanak faseka egingo dira eta lanek aurrera egin ahala hesiz okupatuko da eraginpeko aldea, bertan lanean hasi baino lehen. Plaza Barriko arkupeetan zoladura berria jartzeko okupatuko da oinezko alderdiaren zati bat; hala ere, oinezkoek igarobidea libre izango dute une oro.

Ur mozketa Santutxun

Bihar, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua eten egingo dute Santutxualdean. Hain zuzen ere aipatutako neurriak gune hauetan izango dute eragina: Zabalbide kaleko 29tik 49ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Iturribide kaleko 93.ean; Remegio Gandasegi Monseñorearen etxaldeko 3tik 7ra bitarteko zenbaki bakoitietan; eta Jose Miguel de Barandiaran Ayerbe kaleko 1etik 5era bitarteko zenbaki bakoitietan.

Uraren sarea beste leku batetik bideratzeko kenduko da ura, igogailu bat jartzeko proiektua burutzeko.

Ur mozketa Uribarrin

Bihar, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute La Popular etxaldeko zenbaki guztietan; Kristo kaleko 19tik 22ra bitartean; eta Matiko kaleko 34an.

Udalaren ur-sarean hartuneak eta loturak berritzeko kenduko da ura (Matiko 34ko lanak).