Euskal gatazka jorratzen duen azken lan zinematografika da, gatazkaren atal beltzenetako baten aurrean kokatzen gaituelarik: “Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari aurre egin beharko dio laster: baliteke bi gazteak sekula berriro ez agertzea. Hamabi urte beranduago, Jesus García Alacanteko poliziak, GALi buruz aditzera eman diren zertzeladak direla eta, kasu zahar bat irekiko du berriro, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren hamar urtez identifikatu gabe egon diren bi gorpuak Joxean eta Joxirenak izan daitezkeela susmatuz.”
Kasuaren sumarioan oinarrituta badago ere, filman fikzionatutako zatiak daude. Hala adierazi dute Pablo Malo pelikulako zuzendariak eta Joanes Urkixo gidoilariak pasa den ostegunean Bilboko Alondegian egindako prentsaurrekoan: “Fikziozko eta zinemazko alderdiei eutsirik, istorioa Thriller gisa kontatu nahi izan dugula esan behar dugu, istorioak osagarri ugari eskaintzen baitigu, polizi eta ikerketa generoari dagozkionak”.
Aurkezpenak egiten dabiltza egun hauetan Euskal Herrian, zein Bartzelona eta Madril bezalako hirietan. Pablo Malok azaldu duenez, jarrera eta balorazio oso onak jasotzen dabiltza: “Jasotzen ari garen balorazio onak zerikusia izan dezakete pelikula den bezalakoa ikusten ari delako: ez da panfleto bat. Pelikula ez dago ezerren ez inoren aurka eginda; guztiz kontrakoa, uste dut pelikula bera bakarrik defenditzen dela”.
Donostiako Zinemaldiko azken edizioan Lasa eta Zabala aurkeztu zutenetik elkarrizketa ugari izan dituzte. Madrilen egindako elkarrizketetan gai politikoei inguruko galderak egin bazieten ere, galdetzerako orduan, gehien bat zinemagintzarekin lotutako galderetara mugatu direla adierazi du filmeko zuzendariak: “Azkenean konturatzen zara politikak dena bustitzen duela pelikula politikaz hitz egiteko beste aitzaki bat bihurtzen ez delarik. Honek, pertsonalki asko amorratzen nauen gauza bat da”.
Bai Malok eta bai Urkixok argi utzi nahi izan dute haiek ez zutela pafleto bat egin nahi: “asko zaindu dugu aktoreek heuren pertsonaien oreka logiko bat mantentzea”. Hala ere, badaude guardia zibilen pertsonaiak gehiegizko maltzurkeriaz betetzeagatik salatu dituztenak. Horrelako jarreren aurrean, zuzendaria argi azaldu da: “Urte etra erdi honetan kontatu diguten guztia kontatuko bagenu, nik uste dut bat baino gehiagok ideologia politikoz aldatuko zen, gertatutakoa astakeri bat izan delako”
Proiektu honetan parte hartu duten guztiek, hasieratik konsziente izan dira honelako istoria bat kontatzeak zer suposatzen zuen. Oso tentuz sortu behar izan dute pelikula: “Oso tentuz ibili behar izan genuen gauza batzuekin. Pelikulan agertzen diren gauzen ehuneko laurogeita hamapiko, gezurra badirudi ere, egiazkoak direla argi genuen. Badira gauza asko kanpoan utzi behar izan genituela, egiazko gertakariak baziren ere, sinesgaitzak oso ziruditelako”.
Malo eta Urkixo minduta azaldu dira zenbait alderdik filma elkarren aurka jaurtitzeko arma lez erabiltzeagatik:
Maloren ildotik , Unax Ugaldek argi utzi nahi izan du denek bazekitela oso proiektu zaila eta konplexua zela, euskal gizartean istoriak kitzikatzen dituen sentimendu eta jarrerengatik: “Asko genuen jokoan, baina oso ondo ateratzen ari da eta guk hasieratik eskatzen genuena jasotzen ari gara: errespetua”.
Bai Malok, zein Urkixok, nola Ugaldek argi dute eta argi utzi nahi izan dute filmaren protagonista “Lasa eta Zabala”ren kasua dela: “Nire pertsonaia istoriaren hari eroalea baino ez da”, azpimarratu du aktoreak.
Unax Ugalde: "