Santimami zumarkalean eta Zazpilandan egitekoak diren lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte

uriola.eus 2014ko urr. 21a, 09:15

Argazkia: Google

Luze iraungo dute bihar hasiko diren aldeketek, besteak beste, Santimami zumarkalean saneamendu eta argi publikoen sareak berritu eta espaloiak zabaltzeko lanak egiteko eta Zazpilandan igogailu inklinatu berria eraikitzeko.

Santimami

Bihar, urriaren 22an, hasi eta hiru hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Santimami zumarkalean, Gordoniz eta Urrutia kaleen artean.

Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Okupatuko diren
aparkalekuetan hesiak jarriko dira.

2012-15 Auzokide Planaren baitan egingo dira lanok, hain zuzen ere, saneamendu eta argi publikoen sareak berrituko dira eta espaloiak zabalduko dira bateriako aparkalekua luzetara jartzeko.

 

Zazpilanda

 

Bihar, urriaren 22an, hasiko dira Zazpilandako igogailu inklinatua egiteko lanak. Bidegain etxaldean izango du bitarteko geralekua. Lanek sei bat hilabete iraungo dute. Lan korapilatsuak direla ikusita eta larrialdietako ibilgailuak sartzeko eta han dagoen aparkaleku pribatuko sarrera-irteerak egin ahal izateko, obrak sei fasetan egingo dira eta sarbideak eta oinezkoen pasabideak finkatuko dira. Elementu mekanikoak jartzeko plan bereziaren barruan dago obra hau.

 

Zumarraga-Solokoetxe

Bihar, urriaren 22an, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Zumarraga kaleko 2tik 10era, atari bikoitietan, eta Solokoetxe kaleko 17. zenbakian. Zumarraga kaleko 6an ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.