Ur mozketak Arangoitin eta San Frantziskon

uriola.eus 2014ko urriaren 22a

Bihar, urriak 23, osteguna ur mozketak iragarri ditu Udalak Arangoitin eta San Frantziskon.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Miramarbideko 1.zenbakitik 111ra eta San Anton auzoko 9.zenbakian. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko dute ura.

Era berean, bihar ere, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura moztuko dute San Frantzisko kaleko 63tik eta 77ra dauden zenbaki bakoitietan. 67an ur-hartune bat konpontzeko kenduko dute ura.