Leslie Helpert Villa de Bilbao hotelean entzungai, urriaren 24 eta 25ean

uriola.eus 2014ko urr. 23a, 08:25

Ostiralean eta larunbatean, 23:00etan, Villa de Bilbao hotelera hurbiltzen direnek Leslie Helperten kontzertua entzuteko aukera izango dute. Billie Holidayren lanaren ordainetan eskainiko dute kontzertua.

Helpertek mundo zabaleko 300 areto eta jaialditan baino gehiagotan jardun du; esate baterako, Lino Venturan, Nizan; Kechmaran, Marokon; eta Primavera Sounden, Bartzelonan; baita  Yoshi’s Jazz Cluben, San Frantziskon.

Zenbait disketxerekin sei disko editatu ditu eta Motownek, Universalek eta Cirque du Soleil delakoak erabili dute haren konposizioren bat edo beste. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta han ahotseko eta gitarrako irakaslea izateaz gain, sarritan eskaintzen ditu kontzertuak hiriko klubetan.

Orain hamaika urte, Helpert erabat liluratuta geratu zen jazzean eraginik handiena izan duten emakumeen artean dagoen Billie Holidayrekin eta beronen lanarekin. Horregatik omenalditxoa eskaini gura izan dio 365 Jazz Bilbao’ zikloan. Amerikako Estatu Batuetan jira batean zela, zehatz-mehatz aztertzen hasi zen Holidayren “fraseoa”, jazz figura handi honen errepertorioa ulertzeko eta interpretatzeko.

‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

365 JAZZ BILBAO hoteletan

‘365 Jazz Bilbao´ zikloak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izango dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

`365 Jazz Bilbao´ zikloaren bidez, jazz-aren kultura sortu nahi da Bilbon, hiriaren bereizgarri.  Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ziklo hau hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu da baina jende berria ere erakarri nahi du askotariko programazioa, formatu eta estilo askotako kontzertuak eskainiz.

Programako xehetasunak, (taldeak, datak, ordutegiak, lokalak, etab.) eta sarreren salmenta webgunearen bidez (www.365jazzbilbao.com) eta Twitterren (@365JazzBilbao).

[2014/09/16] ‘365 Jazz Bilbao’ programak VII. denboraldiari ekingo dio