Dantzaldiek Levante plaza agurtuko dute larunbatean

uriola.eus 2014ko urr. 24a, 07:45

Levante plaza larunbatero alaitzen duten Dantzaldiek agur esango diete parte hartzaileei hurrengo udaberrira arte. Bestalde, La Casillako kioskoak Dantzaldien edizio berri bati ekingo dio igandean.

Levante plazak urriaren 25ean, larunbata, Dantzaldien saio berri bat hartuko du Xandalo orkestraren eskutik, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara. Hau izango da San Inazioko Dantzaldien urteko azken saioa.

Era berean, igandean, Xandalo orkestrak ere, hasiera emango dio La Casillako kioskoan egiten den Dantzaldiaren edizio berri bati. Hitzordua 18:30etatik 21:30etara izango da.