Ur mozketak eta ohar desberdinak datozen egunetarako

uriola.eus 2014ko urr. 27a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, datozen egunetan, Salbe zubiko igogailuen zerbitzua aldi baterako etengo dute; Errukietxeko lorategietan oinezkoen eta berdeguneen zati batzuk okupatu dira; eta ur mozketak egongo dira Alde Zaharrean eta Atxurin.

Bihartik, urriak 28, ostiralera, eten egingo da Salbeko zubiko igogailuaren zerbitzua. Erabiltzaileentzat etengabe egongo da zerbitzuan igogailuetako bat, geraldiak txandaka egingo baitira. Igogailuko sarbideak hobetzeko lanetarako etengo da zerbitzua.

Esparru publikoaren okupazioa Errukietxeko lorategietan

Bihar, urriak 28, eta etzi, 08:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gora behera, oinezkoen eta berdeguneen zati batzuk okupatuko dira Errukietxeko lorategietan. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek igarobide librea izango dute etengabe.

Zuhaitz bi (ezki bat eta ailanto bat) moztu behar direlako okupatuko da esparru publikoa, segurtasuna bermatzeko.

Ur mozketa Alde Zaharrean

Bihar, ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Foru kaleko 4 eta 6 zenbakian; Plaza Barriko 15. zenbakian; eta Areatza kaleko 5.enean. Foru kaleko 4.zenbakian ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.

Ur mozketa Atxurin

Era berean, bihar, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gora behera, ura moztuko dute Atxuri kaleko 4,21 eta 23 zenbakietan. 23. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.