Joan den urriaren 20tik, hilerria irekitzeko eta ixteko ordutegiak zabaldu egin dira. Horrela, egun horretatik datorren igandera, azaroaren 2ra, Bilboko hilerria goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara egongo da zabalik. Deustuko hilerriak bere ohiko ordutegiarekin jarraituko du, goizeko 08:00etatik 14:00etara, Domu Santu egunean izan ezik, egun horretan 08:00etatik 18:00etara egongo baita zabalik. Eta urtean zehar domeketan eta jaiegunetan baino zabaltzen ez duen Begoñako hilerriari dagokionez, urriaren 20tik azaroaren 2ra bitartean goizeko 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, azaroaren 1ean izan ezik, egun horretan arratsaldeko 16:00ak arte zabalduko baita.
Bilbao Zerbitzuakek garraio publikoan joateko gomendioa luzatzen du, baina euren ibilgailuan doazenentzat, Ertzaintzak aparkatzeko leku gehigarria egokituko du hilerri inguruko guneetan, eta ibilgailuz egiten diren joan-etorriak erregulatuko ditu. Horrez gain, hilerrian bertan Udaltzainak eta anbulantziak egongo dira, eta ohi baino hilerriko langile gehiago, edozein zalantza edo arazo argitzeko. Egun hauetan egin ohi diren kontsulten %95 senideen eta lagunen gorpuzkinak aurkitzeko izaten dira.
Halaber, aurreikusi denez, azaroaren 1ean, eguerdiko 12:00etan, Mario Iceta Bizkaiko gotzainak meza emango du hilerriko kaperan.
600.000 euroko inbertsioa
2014an, Bilbao Zerbitzuak sozietateak 600.000 euro inbertitu ditu bi jarduketetan. Alde batetik, urte amaieran martxan egongo den errausketa-labeko isurketak garbitzeko sistema ari da instalatzen. 400.000 euroko kostua izan duen. Obra eta Zerbitzu sailaren laguntzarekin, Bilboko Hilerriko zuhaitzen gidaliburu txikia egin da; lan horretan, 1.479 zuhaitz zenbatu dira.