Aldatutako lineak guztiek Plaza Biribilaren inguruan gelditzen jarraituko dute, eta ohiko ordutegi eta maiztasunei eutsiko diete une oro, 40. Lineak izan ezik, ibilbidea handitu baitzaio. Horretarako, bi geraleku berri sortu (Kale Nagusia 2 eta Ayala 2) eta egun dagoen geraleku bat handitu da (Mazarredo Zumarkalea 3), zerbitzuak honela utziz:
Eguneko Lineak
- 01 ‘Arangoiti-Plaza Biribila’ eta 10 ‘Elorrieta-Plaza Biribila’ lineetan, abiaburua geraleku berrira aldatuko da: Kale Nagusia, 2.
- 03 ‘Plaza Biribila-Otxarkoaga’ linearen abiaburua Laboral Kutxa eta Granja kafetegiaen arteko geralekura aldatuko da.
- 30 ‘Txurdinaga-Miribilla’ linea hurrengo geraleku honetan geldituko da: Hurtado Ametzaga, 1 (Abandoko Geltokiaren aurrean).
- 40 linea, honez gero, ‘Abusu-Plaza Biribila’ izango da eta ibilbidea luzatuko du, Plaza Biribilean egindako obren ondoriozko berrantolakuntzarekin batera. Hala, orain Abusu auzoa Bolueta eta Santutxurekin lotuko du, ohiko maiztasuna 20 minutuan behingoa izanik. Abiaburu berria Aiala, 2 izango da eta bidaiariak Kale Nagusia, 2ko geralekuan jaitsiko dira.
- A1 ‘Jasokunde-Plaza Biribila’ linean abiaburua aldatuko da Aiala, 2 helbidera eta bidaiariak Kale Nagusia, 2ko geralekuan jaitsiko dira.
- A2 ‘Solokoetxe-Plaza Biribila’ linean bidaiariek jaisten jarraituko dute Laboral Kutxa eta Granja kafetegiaren arteko geralekuan, baina linea ez da handik hasiko.
- A5 ‘Prim-Plaza Biribila’ linearen abiaburua Mazarredo zumarkalea, 3 helbidean handitutako geralekura aldatuko da.
Gaueko Lineak/Gautxoriak
- G2 ‘Otxarkoaga-Plaza Biribila’ eta G4 ‘Abusu - Plaza Biribila’ lineen abiaburu berria hurrengo helbide honetan egongo da: Aiala 2.
- G3 ‘Larraskitu-Plaza Biribila’ eta G6’Altamira/Zorrotza-Plaza Biribila’ lineen abiaburu berria hurrengo helbide honetan egongo da: Kale Nagusia, 2.
- G5 ‘San Adrian/Miribilla-Plaza Biribila’ linearen abiaburu berria hurrengo helbide honetan egongo da: Hurtado Ametzaga, 1 (Abandoko Geltokiaren aurrean).
- G7 ‘Larreagaburu-Plaza Biribila’ eta G8 ‘Arangoiti-Plaza Biribila’ lineen abiaburu berria hurrengo helbide honetan egongo da: Kale Nagusia, 8.
Lineetariko bakoitzak izango dituen aldaketei buruzko informazio xehea geralekuetan, 010 telefonoan eta www.bilbao.net/bilbobus estekan kontsultatu ahal izango da. Halaber, Bizkaibuseko hainbat lineatan zerbitzua berrantolatu eta taxien geralekua oraingo lekutik Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegora aldatuko da.