Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak biharko

uriola.eus 2014ko urr. 28a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 29, aparkalekuak okupatuko dira Bidegain etxaldean, espaloia eta galtzada okupatuko dira Zurbaranbarri auzoan; eta ura moztuko dute Masustegi estratan.

Bihar, urriak 29, asteazkena, hasi eta sei hilabetez, gutxi gora behera, aparkalekuak okupatuko dira Bidegain etxaldeko 2. eta 8. zenbakien artean. Azaldu dutenez, okupatuko diren lekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Igogailu inklinatu bat jartzeko lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihartik hasita eta hiru astez, gutxi gorabehera, espaloia eta galtzada okupatuko dira Zurbaranbarri auzoko 42. zenbakiaren parean. Esparru publikoa oraingo arrapalak kendu eta berriak eraikitzeko okupatuko da.

Gainera, bihar, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Masustegi estratako 193. zenbakitik 335era ura kenduko dute, Udalaren ur-sarean behin-behineko desbideratze lanak egiteko.