Bilboko Suhiltzaileen egutegiaren 10.000 ale salgai daude dagoeneko

uriola.eus 2014ko urr. 29a, 08:40

Egutegiak xede bikoitza dauka: alde batetik, ongizatezko erakunde bati laguntzea; eta bestetik, 2015eko ekainaren 26tik uztailaren 5era, AEBko Fairfax hirian (Virginiako estatuan) egingo diren Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte-hartzea diruz laguntzea.

Gaur bertan, arratsaldez, salgai egongo dira editatutako 10.000 aleak. Ekimen honen V. edizio honetan aurrekoaren ildoari eutsi diote, izan ere, suhiltzaileek prozesu artistiko osoan parte hartu izan dute. Batetik, argazkietako protagonistak suhiltzaileak haiek izan dira. Bestetik argazkilaria ere zenbait argazki-lehiaketa irabazi duen Sergio Gonzalez suhiltzailea izan da. Horrela hasieratik amaitu arteko prozesu osoa suhiltzaileek eurek burutu dute.

14 irudietan, haien jarduerari dagozkion babes nahiz salbamenduko zereginez gain, Bilboko herritarrek maite dituzten eta esangura handikoak diren beste batzuk islatu dituzte. Erabilitako agertokiak Bilbo eta Bizkaiko hurrengo leku hauek izan dira: Miribillako Suhiltzaile Parkea; Bilboko Itsas Museoa -Karola Garabia nabarmenduta-; Karrantzako Pozalaguako Kobazuloak; edo Galdameseko Loizagako Dorrea.

Halaber, edizio honetan Bilboko Suhiltzaileek Euskadiko ONCE erakundearekin lankidetzan jardun dute argazki bat egiteko. Horretan, mahaiko teniseko Iker Sastre jokalariarekin partekatzen dute protagonismoa. Gainera, egutegiaren 50 ale Braille hizkuntzan argitaratuko dituzte.

Aurreko edizioetan bezala, urtekaria xede bikoitzaz prestatu da: alde batetik, ongizatezko erakunde bati laguntzea; eta bestetik, 2015eko ekainaren 26tik uztailaren 5era, AEBko Fairfax hirian (Virginiako estatuan) egingo diren Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte-hartzea diruz laguntzea.

Egutegia 8 eurotan Bilboko hainbat lekutan eskuratu ahal izango da: El Corte Ingles merkataritza-zentroaren Kale Nagusiko sarrera biek saltoki bana izango dute. Horretan, hala nahi dutenek sinatutako kopia eskuratu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Halaber, egutegia ohiko kioskoetan, Bidarte Merkataritza Zentroan (Agirre Lehendakaria, 31) eta Simply supermerkatuetan egongo da salgai. Egutegia eskuratzeko, idatzi calendariobomberosbi@igon.com helbide elektronikora edo deitu 94 434 06 84 telefono-zenbakira.

6.000 euro bideratuko dira Bizkaiko Elikagai Bankura

Bilboko Suhiltzaileek 6.000 euroko txekea eman diote Bizkaiko Elikagai Bankuari aurreko edizioko egutegiaren salmentan jasotako diru-kopuruaz. Horrekin, erakunde honek pobreziaren aurkako borrokan eta behartsuenen elikaduraren arloko beharrizanak asetzeko egindako lana aitortu nahi izan dute.