Lan-metodologia dinamiko eta erakargarriarekin, espezialistek beste gai batzuen artean paisaia, erretratu, argazkigintza, bideo, arkitektura edo eskulturari buruzko arte-kontzeptuak irakatsiko dizkiete nagusiei, baita ere mugimendu kubistaren trikimailuak edo mende-hasierako artistek nola adierazten duten adierazi nahi dutena.
Adituak astean behin izango dira Bilboko Alde Zaharrean dagoen BBK zentro batean, eta guztira bederatzi saio teoriko eta praktiko eskainiko dira. Saioak, 90 minutukoak, gai askotariko eta erakargarrien inguruan izango dira, betiere elkarrizketa eta nagusien parte-hartze aktiboa sustatuz. Jarduerak atzo hasi ziren, Alde Zaharreko zentroaren parte-hartzearekin eta 2015eko urtarrilaren 14an Ibarrekolandako zentroaren txanda izango da.
Edukiak une bakoitzean Museoan dagoen arte-programazioa kontuan harturik garatuko dira, hor sartuta 2014ko udazkenetik 2015eko udaberrira egongo den Guggenheim bildumen erakusketa handia. Programa osatzeko bisita gidatua egingo da Guggenheim Bilbao Museora.
BBK 60 programaren barruan sartzen da ModernizARTE; programa honek 2014-2015 ikasturtean 2.200 postu baino gehiago eskaintzen ditu nagusientzat, aisialdi aktiboa eta bizitza osasungarria, hazkunde pertsonala eta etengabeko prestakuntza sustatzen dituzten jardueretan.
Guztira, BBKren Gizarte Ekintzak 60 urtez gorakoen eskura 185 jarduera jarriko ditu, zazpi arlotan bilduta: Ongizate eta Hazkunde Pertsonala, Kultura, Arte-adierazpena, Gastronomia, Hizkuntzak, Musika eta Teknologia Berriak.
Arte-ikastaroaz gain, aurten berrikuntza gisa aipatzekoak dira adimen emozionalaren tailerra, idazketa autobiografikoa, euskal herriaren mitologia, hasi berrientzako sukaldaritza edo frantses ikastaroak bidaiatzeko. Nobedadeen artean, gitarra, kantu edo Photoshop bidez argazkiak berrukitzen ikasteko ikastaroak ere badaude.