Azaroan eta abenduan Arriaga Antzokira itzuliko dira bisita gidatu eta antzeztuak. Egitasmo honek arrakasta itzela erdietsi zuen aurreko antzerki-sasoialdian, sarrera guztiak agortuz. Horren isla, hasieran 2013ko irailetik aurtengo otsailerarte programatu ziren, baina publikoaren eskariari helduta, ekainean zortzi bisita gehiago burutu ziren, asteburu bitan banatuta.
Orain, datorren igandetik aurrera (azaroak 2) eta abenduaren 20ra bitartean, Arriaga Antzokiak berriz ere bere ateak zabalduko dizkio jendeari gure Arraiagara bisita gidatu eta antzeztuak ikusteko. Sarrerek 5 euro balio dute persona nagusientzat eta 2 euro umeentzat.
Txantxa eta abesti artean, pertsonaia bereziak izango dira antzoki zaharra erakutsi eta bere historia kontatuko dutenak. Zaharra den arren, beti jarraituko du gazte eta bizirik, ikus-entzuleek, bertan eskaintzen diren ikuskizunez gozatzera joaten jarraitzen duten bitartean. Bisita bakoitzean, pertsonaia horiek hauek interpretatuko dituzte: Gurutze Beitia (arrain saltzailea) eta Maribel Salas (sardina) antzezleek, Itziar de Unda (txarteldegikoa) sopranoak, Alberto Nuñez (foyerreko lorontzia) tenor eta antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) antzezle eta piano jotzaileak, guztiak ere Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen eszena zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia. Guztien artean, ikuskizun bizi eta umoretsua sortu dute, bisita bakoitza gustagarri izan dadin.
Arriagak bisitak hartu nahi ditu. Badu zerbait kontatzeko eta kantatzeko… Musika, abesti, dantza eta elkarrizketa surrealisten artean, haien istorioak eta antzokiarenak haien erara kontatzen dituzten bost pertsonaia daude. Txartel-saltzaile kalkulatzailea, hezetasunari alergia dion sardina, pilotari hasiberria, arrain-sailtzaile "ekintzailea" eta lehen solairuko pitxerra -lehor dago gaixoa- bisitan lagun izango ditugu eta antzerkiaren magia helaraziko digute… Badaukazue plan hoberik larunbat edo igande goizerako?… Zatozte antzokira, oso ondo pasatuko duzue”. Horixe da Enrique Vianak luzatzen duen gonbitea, mundu osoak Arriaga Antzokia bisita gidatu eder honen bitartez ezagutu dezan. Bisita horretan aretoak, gelak, eskailerak, agertokia eta besaulki-patioak ikusiko dira, baina tankera honetako bisitak egiterakoan topikoa denatik erabat aldenduta. Horretarako, hain zuzen, ikuskizun arin eta oso dibertigarria sortu du aipatu pertsonaiekin.
Bisitak noiz?
Zehazki, azaroan hurrengo egunetan eskainiko dira: 2an, 9an eta 16an, hiruruak igandeak, eta 22an eta 29an, larunbatak kasu horietan. Hortaz, hile horretan astero egun baten gauzatuko dira, baina jardunaldi bakoitzean birritan egingo dira antzeztutako visita gidatuak, aurrenekoa 11:00etan eta hurrengoa 12:30etan. Abenduan, berriz, lehenengo bi asteburuetan larunbat zein igandetan izango da aukera (abenduak 6, 7, 13 eta 14), eta hauei abenduaren 8ko data gehitu behar zaio, astelehena izan arren egun hori jai-eguna baita. Porgramatutako azken visita abanduaren 2oan gertatuko da, larunbatean alegia. Azaroan bezala, abenduan ere ordutegia mantenduko da, egun bakoitzean bisitak 11:00etan eta 12:30etan emateko.
Sarrerak
- Nagusiak: 5 euro. Umeak: 2 euro.
- Salgai www.teatroarriaga.com webgunearen eta 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiko salmenta ordutegian.