Marco Canalek Bilborako erreserbatu du El futuro empezó ayer lanaren erabateko estreinaldia. Lan horrekin emango zaio amaiera BADen aurtengo edizioari, igandean 20:30etatik aurrera, La Merceden. Jaialdian ezaguna den antzerkigileak La Puta y el gigante lana aurkeztu zuen 2011n. Lan berria antzerki biografikoaren barruan sartzen da. Horrela, lan hau minari, etxe barruko minari, familia barruko haurtzaroko minari buruzko lana izanez hasi zen. Marco Canaleren lanak, bizitzak eta antzerkiak elkar aurkitzeko eta elkarrelikatzeko ahalegina egiten duten prozesuetatik sortzen dira.
Canale Guatemalan bizi da duela zenbait urte, eta bertan Las Poderosas antzerki taldea sortu du. Konpainia, indarkeria matxistatik bizirik irtetea lortu duten Guatemalako bost emakumek osatzen dute, eta antzerkia tresna terapeutiko gisa erabiliz, egoera horri aurre egitea lortu dute.
Asteburu honetako beste hitzordu garrantzitsuetako bat Olga Mesa artista eta ikus koreografoaren azken lanaren Euskadiko aurkezpena izango da. Franciso Ruiz de Infanterekin batera Carmen Shakespeare: Acto 1 lana aurkeztuko du gaur, 21:30ean, La Mercedeko eszenatokian. Proiektua, bi artisten arteko elkarrizketaren eta eztabaidaren fruitua da.
Olga Mesa koreografo eta ikus-artistaren ezaugarri nagusiak, esperimentazioan oinarrituz ikus-arteak eszenara eramatea eta hizkuntza intimoa eta pertsonala sortzea dira. Kamera bere konplize bilakatu du, eta hari esker espazioaren/denboraren esperientzia eta begiradak, antzezlearen eta ikus-entzule/subjektuaren eta objektuaren arteko formulazioa uztartzen ditu. Bere sorkuntza lanak Europan, Hego Amerikan, Estatu Batuetan eta Afrikan aurkeztu ditu.
Proiektu pedagogikoa
Jaialdian programatuta dagoen eta BADen ekoizpena ere baduen erabateko beste estreinaldietako bat Algo valioso se agota da. Lana, Claudia Dias koreografo portugesak Bilbon hasi zuen eta hiru fasetan aurrera eraman den En esta parte esquinada de la península prestakuntza/sorkuntza proiektutik sortu da. Lehenengo fasea Azalan egin zen, bigarrena Muelle 3n, eta hirugarrena La Fundiciónen. Azken leku horretan landu da dramaturgiako materialen eszenan jartzea. Unea heltzean, material horiek, proiektu pedagogikotik bereizteko eta, Algo valioso se agota izenburupean, BADen barruan objektu gisa aurkezteko behar adinako autonomia lortu dute. Lana (gaur) ostiralean eta larunbatean aurkeztuko da, 19:00etan, La Fundiciónen.
Asteburuko programazioak erabateko beste estreinaldi bi jasoko ditu. Holanda eta Euskadi artean bizi diren Naiara Mendioroz eta Javier Murugarren euskal artisten Bi-hots dantza lan berria larunbatean eskainiko da, arratsaldeko 21:30ean, La Merceden. Eusko Jaurlaritzak ekoiztu duen lan hori tradizioaren eta gaur egunaren arteko topaketan zentratzen da. Lan horrek hainbat generotako eta garaitako soinu tradizioak elkarren ondoan jartzen ditu, harmonia eta idazkera koreografiko berrien bila.
Horrez gain, Ruemaniak euskal konpainiak Sergei aurkeztuko du, taldeak sortzen duen bigarren instalazio koreografikoa. Ikusleek Deustuko kiroldegian gozatu ahal izango dute lan horrekin, larunbatean eta igandean, saio bikoitzean, 18:00etan eta 20:00etan.
BAD - EGITARAUA
Ostirala, urriak 31
19:00 - La Fundición. Algo valioso se agota (portugesez, italieraz eta gaztelaniaz). Erabateko estreinaldia. BAD Jaialdiaren, Muelle 3ren, La Fundiciónen eta Moare Danzaren arteko ekoizpena
19:30 - Bilbao Arte. Cuentame en imágenes. Ikerketa tailerra.
21:30 - La Merced. Carmen Shakespeare: Acto 1 (gaztelaniaz eta frantsesez, gaztelaniazko azpi-tituluekin). Estreinaldia Euskadin. Zuzendaritza: Olga Mesa eta Francisco Ruiz de Infante.
Larunbata, azaroak 1
18:00/20:00 - Deustuko kiroldegia. Sergei (gaztelaniaz eta ingelesez). Sorkuntza eta testua: Ruemaniak.
19:00 - La Fundición. Algo valioso se agota (portugesez, italieraz eta gaztelaniaz). Erabateko estreinaldia. BAD Jaialdiaren, Muelle 3ren, La Fundiciónen eta Moare Danzaren arteko ekoizpena.
21:30 - La Merced. Bi-hots. Erabateko estreinaldia. Sorkuntza eta testua: Naiara Mendioroz eta Javier Murugarren.
Igandea, azaroak 2
18:00/20:00 - Deustuko kiroldegia. Sergei (gaztelaniaz eta ingelesez). Sorkuntza eta testua: Ruemaniak.
20:30 - La Merced. El futuro empezó ayer (gaztelaniaz). Erabateko estreinaldia. Sorkuntza, antzezpena eta ekoizpena: Marco Canale.