Arratoiak hiltzeko kanpaina abiatu eta ur mozketa egongo da Begoñaldean astelehenean

uriola.eus 2014ko urr. 31a, 09:00

Udalak jakitera eman duenez, astelehenean, azaroak 3, arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko da Deustualdean eta ur mozketa egongo da Begoñaldean.

Azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Uriko barruti guztietan. 1. barrutian, arratoiak hiltzeko lanak azaroaren 3an, 4an eta 5ean egingo dira; Deustuko Doneperiagan, Deustuibarran, Arangoitin, Ibarrekolandan, San Inazion, Elorrietan eta Elorriaga mendian.

Ur mozketa Begoñaldean

Bestalde, astelehenean, azaroak 3, 22:00etatik biharamuneko 07:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Zumalakarregi etorbideko 115.zenbakitik 117ra; Ugatz Parrokoaren zeharkaleko 2tik 8ra; eta Amadeo Deprit Lasa kaleko 8. zenbakian.

Ugatz Parrokoarenzeharkaleko 2. zenbakitik 8ra bitartean dagoen ur-ihesa aurkitzeko kenduko da ura.