Bilborock Aretoan irailaz geroztik zuzenean jo duten 33 taldeetatik 6 iritsi dira finaletara (3 talde Pop Rockekoak eta beste 3 Metalekoak). Elektronikaren eta Bestelako Joeren kasuan 4 talde aukeratu zituen zuzenean pasatzeko finalera. Finalistak aukeratzeko musikaren arloko 15 profesionalek (modalitate bakoitzeko 5) osatutako epaimahaiaren eta 3 gaztek osatutako epaimahai gaztearen balorazioak kontuan hartu dira, baita entzuleen botoak ere; hain zuzen, aurten 860 pertsonak eman dute botoa.
Antolatzaileek taldeen kalitatea azpimarratu dute "maila altua izan da aurten ere, kontzertuetara joan diren 1.700 lagunek baiezta dezaketenez".
Finalak Bilborocken jokatuko dira; gaur Elektronika eta Beste Joera Batzuetakoa, ostiralean Metalekoa eta larunbatean Pop-Rockekoa; guztiak ere 20:00etan hasita. Sarrera doakoa.
Elektronika eta Beste Joera Batzuen kategorian Empty Files (Bizkaia), Huias (Asturias), Morsky Les (Bizkaia) eta Music Komite (Cádiz) dira finalistak. Elektronikaren bidetik, rock industrialera eta folkera hurbilduta, doazen proposamen esperimentalak eskainiko dizkigute.
Metalaren kategorian Bizkaiko 3 talde aukeratu dituzte: The Wizards, Highlights eta The Descent; hard rockez eta death metal melodikoz bete dute Bilborock.
Azkenik, Pop-Rock kategorian The Saurs (Bartzelona) bandaren garage azkarra, Frank (Gipuzkoa) taldearen mugako oihartzuna eta country rocka eta The Puzzles-en (Kantabria) pop eta folkaren aztarna entzun ahal izango da.
Finalak streaming bidez
3 finalak emango dira streaming bidez, www.concursovilladebilbao.com web orrian sartuta.
20.700 euro saritan
Lehiaketan parte hartu duten talde guztiak 18-35 urteko gazteek osatutakoak dira. Ekimen honen helburua gazte hauen lanei laguntzea eta zabalkundea ematea da, estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin eszenatokia partekatzen duten bitartean.